Hasi ditu dagoeneko Abiadura Handiko Trenaren (AHT) ibilbideko zundaketa lanak Espainiako Gobernuak Aralarren. Lakuntza inguruan sartu nahi dute lur azpian Iruñea eta Ezkio lotzeko trenbidea, eta honek, Ataun alderik alde zeharkatuko luke. Ataungo eta Idiazabalgo udalek zehaztutako informazioaren arabera, orain gutxi jaso dute lan hauen inguruko dokumentazioa.
Elkarte eta alderdi politikoen ikuspuntua
Aralarren Nafarroako aldean, Sakanan, abian ditu dagoeneko Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak Abiadura Handiko Trenaren ibilbidearen zundaketa lanak. «EAJ-k Aralar zeharkatzea lehenetsi du, hau da, Ezkio-Itsasoko plataforma intermodala erabiltzeko proposamena eraman du Europara» dio Landarlan elkarteak. Horrez gain, «Garrantzitsua iruditzen zaigu hauteskundeen testuinguruan alderdi ezberdinen ikuspuntuak adieraztea», azpimarratu dute ohar batean. EH Bildu eta Podemos alderdiek gogorarazi dute beraiek planteamendu honen aurkako jarrera adierazi dutela beti eta egungo trenbide azpiegitura egokitzeko aukera babesten jarraituko dutela hasieratik egin bezala.
«AHTaren Aralarko saihesbidea alde batera» uzteko deia egin du Landarlanek; «are gehiago, AHTaren proiektua bere osotasunean bertan behera uzteko eskatzen» dute kaleratutako oharrean. «Bizi dugun ziurgabetasun eta krisi eko-sozial honen aurrean ez baita onargarria hainbesteko baliabide eta dirutza beharrezkoa ez den megaproiektu batean xahutzea».
Elkarretaratzea
Gaur arratsaldean zenbait lagun elkartu dira San Martin auzoko plazan lan hauen aurkako jarrera erakusteko, Landarlan elkarteak “Natura eta landa-lurrak suntsituz ezin da herria eraiki!” lemapean zuen pankartaren atzean. «Irizpide teknikorik gabeko erabaki politikoak hartzeak ondorio larriak» ekar ditzakeela aipatu dute elkarretaratzearen deitzaileek, eta “harrigarritzat” jo dute «informazio tekniko fidagarririk izan gabe, dagoeneko negoziaketa politikoen bidez trenaren nondik joango den erabaki izana».
Sare-sozialak
Mezu ugariz bete dira sare-sozialak komunikabideek zabaldutako albisteen ondotik:
‼️Adi! Aralar inguruko Nafarroako zein Gipuzkoako udalek jaso dute ministerioaren aldetik (MITMA) AHTaren ibilbidean zundaketa lanak egiten hasteko dokumentazioa. Jarraitu haria ⬇️⬇️ pic.twitter.com/G3i7YTrISz
— Landarlan Ingurumen Elkartea (@LandarlanIE) May 22, 2023
1.750.000.000 €…
EAJren kaskagogorkeria.
Hau da batzuen helburu politikoa, inora ez doan tren baten eraikuntzan milioiak xahutzea.
Hori bai, eraikuntza enpresak,harrobi eta porlan enpresak kontent. #Aht#Aralar https://t.co/PqFWQDI1BT— ibai iriarte (@ibaiiriarte) May 22, 2023
Landa ingurune bizik nahi dituzuela baño gero aralar alde batetik bestea zulau nahi dezuehttps://t.co/j8T9BAFQsn https://t.co/NtmSLkqw7z
— Maria Imaz (@mariaimgl) May 23, 2023