Ataundarrak eta idiazabaldarrak bilduko dituen hitzordua burutuko da ostegun honetan, uztailak 25. Arantzamendiko topaketak, 11:00etan elkartuko ditu Ataun eta Idiazabalgo herritarrak, Dantzalekun. 11:15ean berriz, ohiko hamaiketakoaz eta erromeriaz gozatzeko aukera izango da. Bi herrietako udalek azpimarratu nahi izan dutenez, “bi herrion arteko harremana sendotzea da ekimen honen helburua”.

Arantzamendi 20050626