Nahibezala » Irratia
Nahibezala » Irratia » Ondorio
Jagoba Apalategi
Astearte eta ostiralero aktualitateko zenbait gai ekarriko dizkigu Jagoba Apalategik Ataun Irratiaren uhinetara. Euskal Herritik abiatu eta nazioarterako bidaia egingo dugu. Politika, ekonomia, gizartea, iritzia eta askoz ere gehiago iluntzeko zortzietatik aurrera.
Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.