Lege oharra

Ataun Irratia mota desberdinetako ikus-entzunezko edukiak eskaintzen dituen atari digitala da. Ikusi, irakurri eta entzuteko eduki horiek guztiak publiko askotarikoari bideratuak daude, bai eta euskaraz hutsean sortu eta zabalduak ere. Ataun Irratia proiektuaren jabetza osoa ATI Komunikazio Elkarteak du.

EDITOREA

Ataun Irratia
ATI Komunikazio Elkartea
Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
info@ataunirratia.eus
644059406

PRIBATUTASUN KLAUSULA: DATU PERTSONALEN BABESA

Zure datuen arduradunak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) ezarritakoaren arabera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) izenaz ezaguna: Zuk ematen dituzun datu pertsonalak ATI KOMUNIKAZIO ELKARTEAK tratatuko ditu, ataunirratia.eus plataformaren arduraduna denak eta helbidea honako hau: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa.

Datuen babesaren delegatua

ATI KOMUNIKAZIO ELKARTEA
Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa.
Email bitartezko harremana: info@ataunirratia.eus

Zure datu pertsonalak erabiltzeko legitimazioa

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu erregistratu zinen unean edo beranduago zeuk emandako onespenean oinarrituz. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalen babeserako klausula hau jasota dago.

Zure datu pertsonalen tratamenduaren xedea

Ematen dituzun datuak beharrezkoak dira eskatu duzun zerbitzua berme osoz eman ahal izateko. Ondoko xedearekin erabiliko dira: erabiltzaileen, bezeroen eta balizko bezeroen datuen kudeaketa beren erregistrorako, harpidetzarako edo bestelako parte hartzeetarako; newsletter-en bidalketa; zerbitzuen eskaintza; administrazio eta kontabilitate kudeaketa; eskaintza komertzialen eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazioaren bidalketa; eta eduki pertsonalizatuen eskaintza.

Epe laburrean, datuen tratamendu automatizatu bat egongo da eduki pertsonalizatuak eskaintzeko xedeaz. Nolanahi ere, erabiltzaileak bere profilean aukera izango du funtzionaltasun hau desaktibatzeko eta, hortaz, tratamendu hori ez zaio aplikatuko.

Zure datu pertsonalak gordetzeko epea

Zure datu pertsonalak gordeko ditugu erabiltzaile edo bezero zaren bitartean, eta ondoren legez ezarritako epea amaitu arte. Eta, oro har, erabiltzaileak bere onespena kendu arte, salbu eta Arduradunaren bidezko interesa baldin badago.

Zure datuak jakinaraziko zaizkion hartzaileak

Datu pertsonalen titulartasuna duten entitateek zure datuak laga ahal izango dizkiete ataunirratia.eus plataforman parte hartzen duten entitateei. Kanpoko entitate bati lagatzea planteatuko balitz, aldez aurretik erabiltzaileari eskatuko zaio baimena, salbu eta legezko beharkizuna dagoenean.

Harpidedunen, produktu edo zerbitzu baten erosleen, bazkideen, zozketa, lehiaketa, joko edo antzekoetan parte hartzen dutenen edo opariren bat jasotzen dutenen kasuetan, beren datuak hirugarren entitate batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, betiere lotutako zerbitzuarekin zerikusia duten xedeak, eta xede horiek soilik, betetzeko beharrezkoa baldin bada. Adibidez: banku bidez egin behar diren kobraketetarako, dagozkion finantza entitateei lagako zaizkie datuak; kanpoko enpresek eskainitako zozketetako sarien, zuzeneko oparien edo promozioen kasuetan, erabiltzaileak bere borondatez parte hartu baldin badu, bere datuak eskaintza egin zuen enpresari laga dakizkioke; eta abar.

Hirugarrenen tresnak

Hirugarren enpresen tresnak erabiltzen ditugu estatistikak lortzeko eta publizitatea erakusteko:

Google Analytics erabiltzen dugu erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko, besteak beste. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu.

Erabiltzaileen eskubideak

Edozein erabiltzailek dauka bere datu pertsonalak irispidean izatea, zuzentzea, ezereztea, horien tratamendua mugatzea, aurkaratzea, edo datuok transferitzea eskatzeko eskubidea. Horretarako, zer eskubide baliatu nahi duen adieraziz, atal honen hasieran adierazitako helbide idatz dezake: info@ataunirratia.eus

Era berean, eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

Azkenik, erabiltzaileek eskubidea dute kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen babesari dagokionez beren eskubideak urratuak izan direla uste badute.

COOKIE POLITIKA

Ataun Irratiak, gaur egun Interneteko atari gehienetan ohikoa den bezala, cookie propioak zein hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko, analisiak egiteko eta eduki zein publizitate interesgarriak eskaintzeko.

Cookie bat web orri jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatzen den fitxategi bat da. Hauek, erabiltzaile baten edo bere gailuaren nabigazio ohituren gaineko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diete besteak beste web orriei. Hala, eskuratutako informazioaren eta gailua erabilitako moduaren arabera, informazio hori erabiltzailea ezagutzeko balia daiteke.

Honakoak dira ataunirratia.eus-en erabilitako cookieak:

Analisi cookieak:

Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta (adibidez Google Analytics zerbitzuak), ataunirratia.eus-era zenbat pertsona sartzen diren zenbatzea ahalbidetzen digute. Horrela, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten neur dezakegu, baita erabilpen horren analisi estatistikoa egin ere. Horretarako, erabiltzaileek gure webgunean nola nabigatzen duten aztertzen dugu gure produktu eta zerbitzu eskaintza hobetzeko asmoz.

Geolokalizazio cookieak:

Erabiltzaileak zer herrialde edo lurraldetatik konektatzen diren jakiteko erabiltzen diren cookie anonimoak dira. ataunirratia.eus-ek nongo bisitariak dituen jakiteko erabiltzen ditu.

Erregistro cookieak:

Erabiltzaile bat logeatu edo erregistratzen denean sortzen dira, eta, adibidez, erabiltzaileak nabigatzailearen leihoa ixten baldin badu berriz ere logeatu beharra izan ez dezan erabiltzen dira. Harpidetza bat kontratatuta duten erabiltzaileak identifikatu eta dagozkien zerbitzuak erabil ahal izan ditzaten ere baliatzen dira.

Zerbitzu cookieak:

Erabiltzailearen hobespenak gogoratzen dituzte erabiltzaileak bisita bakoitzean zerbitzua berriz ere konfiguratu beharra izan ez dezan. Adibidez, zerbitzua zer hizkuntzatan jaso nahi den gogoratzen dute.

Cookie publizitarioak:

Webguneko publizitate guneen eskaintza ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzea ahalbidetzen digute. Horretarako, iragarkien edukiak eskatutako zerbitzura edo erabiltzaileek egin ohi duten webgunearen erabilpenera egokitzen ditugu. Helburu horrekin, erabiltzaileek dituzten nabigazio ohiturak aztertzen ditugu edota euren nabigazio profilekin bat egiten duten iragarkiak erakusten dizkiegu.

Erabiltzaileek euren ekipoetan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakete erabiltzen dituzten nabigatzaileetako aukerak konfiguratuz. Nabigatzaile bakoitzean konfigurazio hori nola egin behar den jakiteko, nabigatzaile nagusietako honako helbideetara jo daiteke: Google ChromeInternet explorerMozila Firefox edo Safari.

Jakin beharrekoa da cookieak guztiz blokeatuz gero, litekeena dela webgune batzuk behar bezala ikusi ahal ez izatea.

Edozein kasutan, cookie propioen bidez lortzen dugun informazioa titularrek bakarrik tratatzen dute eta ez dute inolaz ere hirugarren enpresen esku uzten.

ataunirratia.eus-en cookien politika lege betebeharretara edota zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako lege ohar honetan jasoko dira eta ataunirratia.eus-en jakinaraziko dira.

Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio ataunirratia.eus-en cookien politikari ere.

ERABILERA BALDINTZAK

Baldintza orokorrak

Erabiltzaileak ataunirratia.eus webgunea, bere barnean jasotzen diren hedabide ezberdinen edukiak barne, eta, kasua balitz, harpidetza, Erabilera Baldintza hauetan zehazten denaren arabera erabiliko du. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profesionala eta besterenezina da.

Erabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez dituela kaltetuko ataunirratia.eus-en eta bertan jasotzen diren hedabide ezberdinen irudia eta enpresa editoreen interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen du ez duela webgunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.

Aldaketak

ATI KOMUNIKAZIO ELKARTEAK edonoiz aldatu ahal izango ditu webgunearen diseinua eta itxura, bai eta bertara sartzeko espezifikazio teknikoak ere.

Estekatutako tokiak

Interneten eskuragarri dauden informazioa, edukiak nahiz zerbitzuak bilatzeko eta eskuratzeko erraztasunak ematearren, ataunirratia.eus-ek eta bertan jasotzen diren hedabide ezberdinek hiperestekak jartzen dituzte erabiltzaileen eskura. Hala, erabiltzaileak aukera izango du hirugarrenen jabetzakoak diren webguneetara sartzeko. Nolanahi ere, ataunirratia.eus-ek ez ditu estekatutako guneetako edukiak eta zerbitzuak kontrolatzen, ezta berrikusten ere, eta hortaz, ez da inoiz gune horien erantzule izango. Ondorioz, erabiltzaileak bere ardurapean nabigatuko du webgune horietan.

Jabego intelektuala eta industriala

Ataunirratia.eus-ek ATI Komunikazio Elkartearen marka erregistratua da eta baita hedabide bakoitzaren marka, dagokion argitaratzailearen ardura da. Debekatuta dago hirugarren batek markak edota bere logoak edozein eratara erabiltzea idatzizko baimenik gabe. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetatu beharko dute webgunearen jabetza intelektuala.

Erabilpen Baldintza hauek ezin dira ataunirratia.eus-en edo bere barneko beste edozein hedabideren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideren bat lortzeko moduan interpretatu. Erabiltzaileak, harpidedun izan nahiz ez izan, espresuki debekatuta du webguneko edozer zati inolako modutan erabiltzea edo ustiatzea (baita kopiatzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, irakurleen esku jartzea, ateratzea, berrerabiltzea edota birbidaltzea ere), idatzizko baimenik gabe.

Edukien ardura eta egile eskubideak – Copyright

Ataunirratia.eus-ek argitaratzen dituen edukien ardura Edukien editore bakoitzarena da. Iritzi artikuluak, gutunak, blogak nahiz iruzkinak autore bakoitzaren ardura dira, eta ez ATI KOMUNIKAZIO ELKARTEAk eta ezta Edukien editoreek ere ez dute inolako ardurarik izango horien edukien gainean.

ataunirratia.eus gunearen erreprodukzio eskubideak erreserbaturik daude, baita deskargatzeko agiriei edo irudikatze ikonografiko eta fotografikoak edo ikus-entzunezko ekoizpenei dagozkienak ere. Edukiren bat edo guztiak hala euskarri elektronikoetan nola inprimatutakoetan erreproduzitzeko idatzizko baimena lortzeko, jarri harremanetan dagokion edukiaren Editorearekin.

Parte hartze arauak

Ataunirratia.eus-en parte hartu ahal izateko (albisteen iruzkinak, iritzi artikuluak, eztabaida foroak, agenda eta abar) erabiltzaileak Lege Ohar hau onartuta izan behar du, ondoko parte hartze arauak barne:

Ezin da berariaz informazio faltsurik edo irainik argitaratu.

Elkarren arteko errespetuz idatzi behar da. Zentzu berean, intimitatearen eskubidea urratzen duten mezuak ezin dira igorri.

Indarrean dagoen legerian delitutzat jotzen den edukirik ezin da bidali.

Arau horiek betetzen ez duten mezuak ez dira argitaratuko edo, argitaratuta badaude, ezabatu ahal izango dira. Atal bakoitzaren moderatzaileak egingo die jarraipena iruzkinei, eta bere iritzia izango da nagusi arauak betetzen diren edo ez ebazteko.

Edonola ere, ATAUN IRRATIAk ez du bere egiten erabiltzaileen baieztapenen edota iritzien gaineko inongo erantzukizunik.

ataunirratia.eus-en iruzkinak idazteko eta oro har beste ezertan parte hartzeko ere pertsonalki identifikatzea nahitaezkoa da. Horretarako, izen-deiturak, erabiltzaile izena eta telefono zenbakia gutxienez beteta izan behar ditu erabiltzaileak bere profilean, ATAUN IRRATIA berarekin harremanetan berehala jarri ahal izan dadin beharrezkotzat jotzen badu. Gainera, ATAUN IRRATIAren ustez epaileek delitutzat jo litzaketen iritzien kasuan, erabiltzaileak NANaren eremua beteta ez badu, aukera emango zaio NANz ere identifikatzeko edo bere iritzia ez argitaratzeko.

Bermeen ezespena

Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edota zehaztapenik ematen, ezta kalitate egokiaren edo helburu partikularretara egokitzearen isilbidezko bermerik ere. Legez posible den heinean, elkarte titularrak ez du webgunearen bateragarritasunaren, segurtasunaren eta zehaztasunaren gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edo terminorik (berariazkoa edo isilekoa) ematen, eta ez du puntualtasuna, osotasuna eta errendimendua bermatzen.

Dena den, erabilpen baldintza orokor hauetan zehaztutakoak ez die eragingo kontsumitzaile gisa dauzkazun legezko eskubideei.

Legez posible den heinean, elkarte titularra ez da hurrengo kalteen edo kostuen erantzule izango –nahiz eta kalte edo kostu horiek aurreikusitakoak, aurreikusteko modukoak edo ezagunak izan–: (a) datuen galerak; (b) lortu gabeko irabaziak; (c) negozio aukeren galerak; (d) aukera kostuak; (e) merkataritza edo ospe funtsaren galerak; (f) hirugarrenek jasandako galerak; edota (g) webgunearen erabileraren ondorioz sortutako zeharkako edozein kalte.

Erabiltzaileek jakin behar dute gailu informatikoak erabiltzeari dagokionez Interneten dauden segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, beraz, enpresa titularrak ezin duela bermatu webguneko funtzioak etengo ez direnik, errorerik izango ez dutenik, akats guztiak konponduko direnik edota webguneak eta hura erabilgarri jartzeko zerbitzariak birusik edo akatsik izango ez dutenik. Erabiltzaileak onartzen du birusak hautemateko prozedurak eta programak ezarriko dituela (antibirusak eta bestelako segurtasun prozedurak barne).

Erabiltzaileak onartzen du elkarte titularra ez dela inoiz erabiltzaileek erabiltzaile izena eta pasahitza kudeatzen duten moduaren erantzule izango, ezta hirugarrenei jakinaraztearen, eguneratzearen edota ezeztatzearen erantzule ere.

Lege aplikagarria

Ataunirratia.eus-i aplikagarria zaion legea bere elkarte argitaratzaileak duen egoitzari dagokiona da, Donostia alegia, eta lege auzibideak baleude bertako epaitegietan ebatziko dira.

Ataunirratia.eus-en barnean argitaratzen diren hedabideekiko balizko lege auzibideak hedabide bakoitzaren editorea den enpresaren egoitza dagoen herriko epaitegietan ebatziko dira.

Logo retina horizontal Ataun Irratia #FFFFFF

Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.

ATI Komunikazio Elkartea © 2024

Lege oharra   ·   Aviso legal   ·   Harremana

Imágenes Alineadas a la Derecha