Lantaldea
ATI Komunikazio Taldea
Ioar Aizpurua Barriola
Ataun Irratia proiektuaren sortzailea eta ATI Komunikazio Taldearen zuzendaria da. Egunerokotasunean atzetik egin behar diren zenbait lan burutzen baditu ere, maiz entzuten dugu mikrofonoaren aurrean berriketan. Musika saioak, magazinak eta albistegiak aurkeztu izan dizkigu orain arteko ibilbidean, eta egun, 'Bide Ertzean' saioa aurkezten du larunbatero 11:00etan Ataun Irratiaren uhinetan.
Ane Murua Mugica
Bere ahotsa entzun genuen lehen egunean maitemindu egin gintuen, eta ordutik, saio ezberdinetan eskaini ditu kolaborazioak. Modu horretako ekarpenak egiten baditu ere, Ataun Irratiko bere formula tarteetan minutu zoragarriak igarotzen ditugu abesti ezberdinak entzunaz. Edozein egun eta ordutarako konpainia paregabea da berak eskaintzen diguna. Egun 'Bide Ertzean' saioan entzun genezake bere kolaborazio zein mahai-inguruetan.
Julen Iraola Matxain
Urteetako ibilbidea du Iraolak Ataun Irratiaren uhinetan, bere ahots zoragarriak bereganatu gintuenetik lan ezberdinak burutu dituelarik. Eguneko 24 orduetan zehar zenbait iragarkitan entzun dezakegu, baina baita larunbat eta igande goizero ere bere formula tartean. Urte batzuk igaro dira jada Aizpuruarekin 'Top ATI' saioan aritu zenetik, bai eta albistegietan entzun genuenetik ere, baina formatu guztietarako oso egokia da Iraola jauna.
Leire Perlines Apalategi
Irratiaren ibilbidean proiektu ezberdinetan parte hartzeko aukera izan du Perlinesek. Hitz egiteko erraztasuna, umorea, irratiko gatza eta piperra da bera eta gaurko egun 'Bide Ertzean' saioko mahai-inguruetan entzun genezake hilabetean behin. 'Nahikoa da' saioan ekin zion bere ibilbideari, 'Nahikobero' saioa ere aurkeztu zuen Aizpuruarekin batera eta 'Top ATI' saioaren aurkezle izateko aukera ere izan zuen bi denboraldiz.
Eneritz Mujika Zuasti
'Ostiraltxo' saiorako fitxatu genuen dietista eta nutrizionista, elikaduraren eta osasun mentalaren inguruko zenbait gai jorratu ahal izateko. Gorka Santestebanek aurkezten zuen saioa izan zen hori, baina ondoren 'Ezbaian' saiora igaro zen Mujika Santestebanekin. Egun 'Bide Ertzean' saioan burutzen ditu bere kolaborazioak Aizpuruarekin batera, elikagaien eta osasun mentalaren alorrean murgilduz.