Behin bainujantzia, toalla, eguzkitako betaurrekoak eta sandaliak armairuan gordeta, ikasturteari ekiteko unea iritsi da. Irailaren 11n abiatuko da 2023-2024 ikasturtea ATI Komunikazio Taldearentzat, baina baita Ataun Irratia eta bere entzule zein jarraitzaileentzat ere. Astelehenetik hasi eta igandera bitarte 2022-2023 denboraldian baino 19 ordu gehiago hornituko dira irrati saioen bitartez, eta Ataun Irratiak 48 ordu ekoitziko ditu asteko, pasaden ikasturtean baino 14 ordu gehiago.
Eguneko albisteak errepasatuaz hasiko dira ohi modura Ataun Irratiko goizak astelehenetik-ostiralera bitarte, Naiz Irratiak ekoitzitako ‘Informazioaren Haria‘ren lehen edizioa (07:00 – 10:00) entzuteko aukera izango delako. Ioar Aizpuruak hartuko du erreleboa formularekin (10:00 – 13:00) eguerdira bitarte, baina ondoren, azken ordukoak eguneratzeko tartea izango da berriro ‘Informazioaren Haria‘ren bigarren edizioan (13:00 – 15:00). Kirol kontuen berri ere izango da Ataun Irratian Naiz Irratiari esker. Ion Garate kazetariak gidatuko ‘KirolHaria‘ (15:00 – 16:00) saioa entzungo da Ataun Irratiaren uhinetan.
Arratsaldeei dagokienean Arrosa Irrati Sarearen magazinaren txanda izango da, ‘Zebrabidea‘ (16:00 – 18:00). Antxeta Irratiak jarraituko du beste ikasturte batez saioaren ekoizpen lanetan, baina ez da bakarrik arituko, Naiz Irratiaren elkarlana jasoko duelako 2023-2024 denboraldian. Iluntzera bitarteko bidea Ane Muruaren konpainian igaroko dugu, bere formularekin (18:00 – 21:00) berrikuntza musikalak eta «kea baino zaharragoak direnak» entzuteko aukeran izango garelako.
Iluntzean hasi eta gaualdeko azken orduetara bitarte berriz, zenbait saio izango ditugu entzungai astelehenetik-ostiralera bitarte, eta denetariko gaien ingurukoak izango dira gainera. Bost egunetan ‘Beste Bat‘ (21:00 – 22:00) saioa eskainiko da Ataun Irratiaren uhinetan. Astelehenetan ‘Kultur Kuboa‘ (22:00 – 23:00) eta ‘Bertxoko‘ (23:00 – 24:00). Astearteetan ‘Global Musik‘ (22:00 – 23:00) eta ‘Haus Of Beats‘ (23:00 – 24:00). Asteazkenetan ‘Bapateko Unibertsoa‘ (22:00 – 23:00) eta ‘Gelditu Makinak‘ (23:00 – 24:00). Ostegunetan ‘Piperpolis‘ (22:00 – 23:00) eta ‘Kolax‘ (23:00 – 24:00). Ostiraletan ‘Reggae Fever‘ (22:00 – 23:00) eta ‘Sateliteak‘ (23:00 – 24:00).
Orain arte ez bezala, ikasturte berriko gauerdietan, egunero izango da saio batez gozatzeko aukera. Astelehenetan ‘11 Ispilu‘, astearteetan ‘Xarma Tiro Punk‘, asteazkenetan ‘Zaratazarautz‘, ostegunetan ‘Adi‘ eta ostiraletan ‘Revolutionary Grooves‘.
Asteburuei dagokienean berriz, Julen Iraolak jaikiaraziko gaitu ohetik bere formularekin (07:00 – 11:00). Larunbatero ‘Bide Ertzean‘ (11:00 – 12:00) saioa aurkeztuko du Ioar Aizpuruak eta igandean ordu berean saioaren errepikapena entzuteko aukera izango dugu. Bi astez behin ‘Ezbaian’ (12:00 – 13:00) gidatuko du Gorka Santestebanek eta igandean ordu berean ere errepikapenaz gozatu ahalko da. Eguerdia iritsita, azken orduko berrien inguruko xehetasunak emango ditu Ioar Aizpuruak buletin labur batean 13:00etan eta ondoren Gorka Santestebanek hartuko du erreleboa bere formularekin (13:15 – 17:00).
Arratsaldeei dagokienean berriz hauek izango dira eskainiko diren saioak: Hilabeteko lehen eta hirugarren larunbatetan ‘Sarean zehar‘ (17:00 – 18:00) saioa izango da entzungai, eta ‘Beranduegi‘ (17:00 – 18:00) podcast-a bigarren eta laugarren astean. Larunbatean ‘Kafe Expreso‘ (18:00 – 19:00) eta ‘Potto‘ (19:00 – 20:00) saioak entzun ahalko dira. Hilabeteko lehen eta hirugarren igandeetan berriz ‘Lanaren Ekonomia‘ (17:00 – 18:00) saioa izango da entzungai, eta ‘Klak‘ (17:00 – 18:00) podcast-a bigarren eta laugarren astean. Jarraian ‘Kirol Eskirol‘ (19:00 – 20:00) eta ‘Bertsoinka‘ (20:00 – 21:00) saioak. Larunbateko gauerdiei dagokienean berriz ‘Kritikal Blues‘ musika saioaren txanda izango da, ‘Gramofonoa‘ saioarena berriz igande gauerdietan.
Ohi modura zenbait kolaboratzaile ariko dira ikasturte honetan Ataun Irratiko saioetan ere. Gorka Santestebanek musika talde ezberdinen biografiak eta beraien diskografiak ezagutaraziko dizkigu ‘Bide Ertzean’ saioan. Ane Muruak ikus-entzunezko zenbait edukiren inguruko xehetasunak luze eta zabal kontatzen jarraituko du, eta ez da faltan izango sorpresaren bat edo beste ere. Leire Perlinesek Murua eta Aizpuruarekin batera osatuko du buruhausteak mahai gainean jartzeko hilabetero osatu ohi duen mahai-ingurua. Joxe Begiristan orri-artean murgilduta, literatur gomendio ezberdinak ekarriko dizkigu beste behin ere, eta Eneritz Mujikak berriz, elikaduraren inguruko hamaika xehetasun izango ditu hizpide ‘Ezbaian’ saioan.
Eduki guztiak zuzenean entzuteko aukera izango da Ataun Irratiaren uhinetan, baina ATI Komunikazio Taldeak ekoitzitako edukiak, www.ataunirratia.eus webgunean eta ohiko podcast plataformetan izango dira eskuragai. Spotify, Ivoox, TuneIn, Google Podcsts eta beste hamaika plataformetan izango dira eskura.