Astero izaten du Maitane Ormazabal Osasun Integraleko ‘Coach’ eta ‘Terapeutak’ zerbait berria ‘Nahikoa Da’ saioan hitz egin ahal izateko eta aste honetan ere ez da gutxiago izan. Azpimarratu digunez “ikasteaz amaitzeko adinikin ez dago” eta orain ez baldin bada iraganean egin genezakeenaren pentsamenduan izan behar ditugula zehaztu digu urretxuarrak. Adibide bat baino gehiago jarri dizkigu gaurkoan ere, oso baliagarriak izan direlarik.
Bizitzan zehar etapa bat baino gehiago igarotzen ditugu eta ez diegu modu berberean aurre egiten guztiok. “Pertsona bat mundu bat da” Ormazabalek behin baino gehiagotan esan digunez eta ure burua ulertzen jakin behar dugula esan digu beste horrenbeste aldiz, besteena ulertzera jo baino lehen. Terapeutak ez du hutsik egin iganderoko bere kolaborazioan eta ikasten jarraitzeko gogoz egon da beste behin ere, baita gu ere eta hala jarraituko dugula zehaztu diogu.