Guregana gerturatu da beste asteburu batez Maitane Ormazabal osasun integraleko ‘Coach’ eta ‘Terapeuta’ osasun mentalaren alorrean beste gai baten inguruan hitz egin ahal izateko. Oraingoan, norbere baloreez aritu da eta buruari buelta pare bat eman ahal izateko aukera utzi digu, baita balore hauei erreparatu ez izanagatik jasan ditzakegun ondorioez ere. Asteko lanketa badugula esan behar da, eta nola ez, gure ingurukoak ere ariketa honetan parte hartzera animatu.
ekainak 17, asteartea
Norbere baloreak zeintzuk diren identifikarazi digu Maitane Ormazabalek
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025