Igande honetan, abenduak 3, birako azken kontzertua eskainiko du Anonyme Popular ikuskizunak Ataungo Herri Antzokian. Igor Elortza bertsolari durangarrak eta Rafa Rueda abeslari eta gitarra-jole mungiarrak osaturiko emanaldia Euskal Herri osoan barrena ibili da azken hilabeteetan zehar. “Ikus-entzunezko bertso berriak garaiari eta giroari jarriak” eskaini dituzte, eta igandean emango diote amaiera ikuskizunaren bira honi.
Sarrera Ataungo Udaletxean eta udal liburutegian izan dira eskuragarri orain arte, baina eskuratzeko aukerarik izan ez duenak Herri Antzokiko leihatilan erosi ahalko ditu 5 euroren truke. Udalak zehaztu du eskudirutan edo bankuko txartelarekin ordaintzeko aukera izango dela.