Larunbat honetan Zebrabidea berezia eskaini dugu Arrosa Irrati Sareko zenbait irratik egindako elkarlanari esker, Ataun Irratiaren egoitzatik. Euskal Herriko 25 irrati biltzen gaituen federazioaren magia lau haizetara zabaldu dugu bi orduko magazin bereziarekin. Lehen ordubetean, Ataun Irratiaren inguruan aritu gara hizketan Martin Aramendi Ataungo alkate denarekin, bai eta Goierri bailarako irrati txiki hau osatzen dugun kideok ere. Bigarren ordubetean berriz, Arrosa Irrati Sarea osatzen duten beste zenbait irratietako kideak igaro dira mikrofonoaren aurretik.

Arrosa Irrati Sareko irratietako partaideak 2024ko Arrosa Egunean Ataunen 3 20241019