Datorren martxoan 12 urte beteko ditu Ataun Irratia proiektuak, 2013. urtean sortu, eta apurka-apurka herrian zein euskal irratigintzan bere tokia hartzen joan delarik. Larunbat honetan 2024ko Arrosa Egunaren baitan Ataun Irratiaren egoitzatik eskainitako ‘Zebrabidea’ saio berezian izan dira Julen Iraola, Leire Perlines, Ioar Aizpurua eta Gorka Santesteban, beraien esperientzia eta anekdotak kontatzen.

Leire Perlines, Julen Iraola, Ioar Aizpurua, Gorka Santesteban, Aitziber Zapirain eta Ekhiñe Zapiain Ataun Irratiaren estudioan 20241019