Egitasmo berri bat jarri du martxan Ataun Irratiak asteazken honetan Spotify plataformako bere perfilean. Euskal Herriko zein nazioarteko berrikuntza musikalak bilduko dituen playlist batean oinarritzen da azken lan hau. Ostiralero eguneratuko da, eta modu honetara, irratiaren entzule eta jarraitzaile guztiek azken kaleratzeen berri jasoko dute.
Zenbait dira eguneko 24 orduetan zehar Ataun Irratiaren uhinetan entzuten ditugun abestiak, baina gutxi batzuk besterik ez dira izaten eztanda egin eta arrakasta zerrendetako lehen postua eskuratzea lortzen dutenak. Muga horiek guztiak gainditu, eta estilo zein hizkuntza ezberdinetako lanek izango dute tokia playlist berri honetan.
Jarraitu orain Ataun Irratia Spotify-en eta gorde ‘Asteko berrikuntza musikalak’ playlist-a labetik atera berriak diren abestiak zeintzuk diren jakiteko.