Astelehen honetan itzalaldi orokorra izan da Iberiar Penintsulan, eta egoerak kaosa eragin du hainbat lekutan. Hurrengo orduak ere kritikoak izatea aurreikusten da, eta guraso askok kezka agertu dute: asteartean eskolara eraman behar al dituzte seme-alabak, ala beste alternatiba bat bilatzea da aukerarik onena?
Ikastetxeetan normaltasuna nagusi
Lakuako Gobernuak mezu bat helarazi du gurasoen zalantzak baretu nahian. Adierazi dutenez, astelehenean ikastetxeetan «ohiko jarduera, otorduak eta eskola garraioa normaltasunez» burutu dira, eta egoera kontrolpean izan da.
«Gaurkoan, leku seguruenak izan dira umeentzat», azpimarratu du Lakuak, eta gaur ere ikastetxeak umeentzat leku seguruak izango direla berretsi dute.
Gomendioa: eskolara eramatea
Jaurlaritzaren arabera, ez dago asteartean eskolara ez eramateko arrazoi objektiborik. Horregatik, familiei eskatu diete normaltasunez jarduteko eta seme-alabak eskolara eramateko.