Urte berriarekin batera beste kide bat batu zaigu ‘Nahikoa da’ saioko taldera, literaturaren inguruan hitz egin ahal izateko. Joxe Begiristain Aizpurua ataundarra dugu bera, literatur zalea eta elkarrekin batera ibilbide zoragarri bat osatzeko prest etorriko zaigu hilabeteko bigarren asteburuan Ataun Irratiko mikrofoen aurrera.
Lehenengo tartean, bere burua aurkeztu nahi izan digu eta nabaria izan da literaturarekiko harreman estua duela. ‘Ataungo Otso Irakurleak’ taldearen sorkuntzaz hitz egin nahi izan digu ere eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu ahal izateko zentzuzko oinarri xume bakarra zein den adierazi nahi izan digu.