Ataun Irratiak 12 urte bete ditu 2025 honetan, zenbaki oso esanguratsua herri txiki batean jario eta bizi den irrati batentzat. Horren harira, tertulia berezia ospatu nahi izan dugu ‘Bide Ertzean’ saioan.
Jon Aizpurua eta Joseina Etxeberria izan dira Ataun Irratiaren estudioan. Biak ere Ataungo herriarekin zein euskararen eta komunikazioaren munduarekin lotura estua duten pertsonak dira, eta haien parte-hartzeak urteurreneko saioari ikuspegi sakonago bat eman diote.
Jon Aizpuruak, kazetaritza izan du bere ogi-bide nagusi urte luzez, eta euskarazko irratiaren sorreran garrantzi handia izan zuen. Euskararen aldeko hedabideen indartzea sustatu du bere bizitza osoan, eta Euskal Herriko irrati txikien garapenaren testuingurua oso ongi ezagutzen du.
Bestalde, Joseina Etxeberria, musikaren kulturarekin zein irratiarekin lotura estua duen aditua dugu. Gaztea bezala ezagutzen dugun irratian ezagutu genuen askok eta askoz, nahiz eta gaur egun Euskadi irratian entzun dezakegun ‘Kantu Kontari’ saioan.