Astearen lehen egunean ez da eguraldi atseginena izango. Astelehenean ipar isurialdean hodei trinkoak eta zaparrada ugari nagusituko dira. Haizea iparraldetik sartuko da, eta horrek tenperaturan behera eragingo du: askotan ez dira 20 graduetara iritsiko. Hegoaldean, berriz, hodeiak arinagoak izango dira eta euri aukera askoz ere txikiagoa.
Astearteak hobekuntza txikia ekarriko du
Bigarren egunean antzeko giroa espero da goizean: lainotuta esnatuko da eguna, baina aurrera egin ahala zerua argitzen hasiko da, tarteka ostarteekin. Baliteke oraindik ipar aldean tantaren bat egitea, baina euriteak oso ahulak izango dira. Haizeak ipar-mendebaldean jarraituko du, eta tenperaturetan aldaketa handirik ez da: 20 gradu inguruko maximoak.
Asteburuaren aurretik: atertu eta berotu
Asteazkenetik aurrera panorama aldatzen hasiko da. Hodeiak urritu egingo dira eta giroa argiagoa eta lehorra izango da. Horrez gain, tenperaturak gorantz egingo du pixkanaka, udazken giro klasikoari bide eginez eta aste hasierako freskura atzean utzita.


