EITB Datak jasotako azken azterketak argi utzi du: klima-aldaketak ez du jada ukorik ia-ia gurean. Lau herritarretatik hiruk kezka adierazi dute gai horrekin, eta % 95ek argi dute gizakiaren jardunak duela egoeraren erantzukizun nagusia. Bestela esanda, negazionismoa oso bazterreko jarrera bihurtu da.
Itxaropenaren eta ezkortasunaren artean
Herritarren pertzepzioan badago tentsio bat: gehienek oraindik uste dute posible dela neurriak hartuz ondorio latzenak geldiaraztea edo gutxitzea. Hala ere, % 21ek argi dute atzera bueltarik ez dagoela eta “ezer egin ezin” dela. Horrek ezkortasun-iturri handia sortzen du.
Zeintzuk dira arriskurik hurbilenak?
EAEko biztanleen iritziz, gure ingurunean lehenik eta behin bero-boladak, itsasoaren mailaren igoera eta uholde arrisku handiagoak izango dira klima-aldaketaren ondorio nagusiak. Azken urteetan gertatutako muturreko fenomenoek iragarpen hori are sinesgarriago egiten dute.



