Ane Murua kolaboratzailea Donostiara bidali dugu oraingo honetan, Zinemaldiak aurtengoan utziko duenak berri jaso dezagun. Ikus-entzunezko edukietan aditu baino adituagoa dugu gazte idiazabaldarra eta oraingoan ere ez digu hutsik egin bertakoaren berri ematerako garaian. Koronabirusaren pandemiak nabarmen eragin dio edizio berri honi eta bertako giroaren berri emateaz gain, aurtengoak utziko dituen zenbait xehetasun zehaztu dizkigu.
irailak 11, asteazkena