Gaurko honetan Ekaitz Goikoetxea beasaindarra izan dugu Ataun Irratiko ‘Nahikoa da’ saioan, bere orain arteko zenbait lanen inguruan eta bereziki azken astean arrakasta itzela lortu duenaren inguruan hitz egin ahal izateko. Azkenaldian zenbait sari irabazi ditu eta berak zehaztu digunez bere “etxea txikia da eta ia lekurik gabe” ari da geratzen jada, etxean ez bada ere aurrera begira gehiago jasotzen baditu “lekua bilatuko diela” baieztatu digu.
Naizen (Adingabe transexualen familien elkartea) kantu berri bat kaleratuta etorri zitzaigun duela gutxi eta Euskal Herrian bakarrik ez, estatu mailan eta mundu zabalean ere zabaldu da bideoklipa. Ekaitz Goikoetxea gure gaurko gonbidatuak, kantuaren euskarazko hitzak idatzi ditu eta gaur bere esperientzia eta lanak horrelako erantzuna izanaren poza agertu dizkigu.