Artista handi baten inguruan hitz egin nahi izan digu gaurko honetan Ane Murua kolaboratzaileak eta beste behin ere honen bizitzaren inguruko errepasoa ezin hobeto egin digu modu orokor batean. Italian jaioa da Raffaella Carra eta bere ibilbide nagusia abeslari izatearen aldetik eraman badu ere, telebistako aurkezle eta beste hainbat zereginetan ere topatu izan dugu.
Bere ibilbidearen errepasoa ondo baino hobeto kontatu digu Muruak eta lau kantu entzuten ere izan gara. ‘Explota-explota’, ‘Hay que venir al sur’ eta zure buruan ondo baino hobeto gordeta dituzun horiei ere tokia eman nahi izan diegu gaurko goiz honetako ‘Nahikoa da’ saioan. Zergatik ez hurrengo batean halako artistaren baten ibilbideari errepasoa eman?