Larunbat eguerdiro legez Ane Murua kolaboratzailea ikus-entzunekoez hitz egitera gerturatu zaigu beste behin eta guztiok etxeko telebistan ikusgai dugun kate baten inguruan aritu nahi izan du oraingoan. Gutako batek baino gehiagok ikusi izango genuen ‘Neox’ katea, marrazki bizidunak ez badira, gutxienez ‘Sitcom’ formatuko telesailen bat ikusi ahal izateko.
Muruak ordea, ‘Next’ izeneko telebista saioa azpimarratu nahi izan du eta modu horretara, bertako sketch baten zati bat entzuteko aukeraz baliatu gara. Errepaso zuzenena egin digu beste behin ere kolaboratzaile idiazabaldarrak eta hori gutxi izango balitz, datorren batean ere ‘Next’ saioaz sakonago arituko dela ere zehaztu digu.