Asteburu honetan igandean gerturatu da Ane Murua kolaboratzailea guregana eta beste behin ere konturik interesgarrienak ekartzen ahalegindu eta guztiz burutu duelakoan gaude. Telebista eta ikus-entzunezko edukien inguruko informazioa da nagusi bere tarteetan eta oraingo honetan 2018an hasi zen ‘Maestros de la costura’ realitya izan du hizpide.
Beti bezala, goitik behera kontatu dizkigu oraingo honetan ere saioaren nondik-norako guztiak eta umore puntua emateko baliagarriak izan daitezkeen beste zenbait kuriositate ere bai. Raquel Sánchez Silva du aurkezle realityak eta berarekin batera María Escoté, Lorenzo Caprile, Palomo Spain eta Eduardo Navarrete ere topa ditzakegu astelehenero telebistaren beste aldean.