Lehen atal bat egin ondoren, beti geratu ohi zaigu gogoa bigarren baterako eta aste honetan hala hartu du erabakia Ane Murua kolaboratzaileak. Guztion haurtzaroan ondo baino hobeto daude marrazki bizidunekin oinarritutako oroitzapenak, ‘Doraemon’, ‘Sin Chan’… Halako gehiago izan ziren joan zen atalean errepasatu genituenetako batzuk, baina gaurkoan beste hainbat ere izan ditugu hizketagai asteroko kolaborazioaren tartean.
Muruak ondo baino hobeto azaldu digu marrazki bizindun bakoitzaren jatorria eta ondo baino hobeto dakigu jorratu dugunetakoren batek baduela zure haurtzaroko zati bat. Atl bakoitzak hasieratik izan ohi duen kantuak ere oso gustura entzun ditugu beste behin ere. Hirugarren atal bat egongo den edo ez den, ikusi beharko da, hori jakin nahi baldin baduzu entzuten jarraitzera animatzen zaitugu.