Larunbat goizero legez guregana gerturatu da apirilaren 17 honetan ere Gorka Santesteban kolaboratzailea. ‘Nahikoa da’ saioko kolaboratzailerik saltseroena dela esaten dugu askota, eta gaurko egunez, hori egia dela frogatzeko arrazoiak ondo baino hobeto eman dizkigula esan beharko genuke. Astean zehar izandako gertakari eta berri interesgarrienak bildu, eta txukun-txukun eman digu horien guztien berri 10:30etatik aurrerako tartean.
Gorka Santesteban Caro 3