Asteburuan mundu osoko pop estiloko kantuak ezagutzeko aukera izango duzu gurean. Larunbatetan Julen Iraolarekin, igaroko duzu arratsaldea eta igandeetan Ioar Aizpuruak ekarriko dizu jai egun batek behar duena. Kantuan aritzeko, dantzatzeko eta ongi pasatzeko aitzakiak edonon topatuko dituzu 17:00etatik 19:00etara bitartean.
apirilak 20, igandea
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025