Joan zen astean estreinatu genuen, eta jarraipena izan du ostiral honetan ‘Botazak’ atalak. Bertso-kate luze bezain zabala osatzeko asmoak aurrera jarraitzeko Eneko Araiztegik erantzun dio oraingoan, Mikel Tapia bertsolari gazte ataundarrak jarritako puntuari. Ez du nolanahi egin, eta berak ere puntu berri bat ezarri du hurrengo bertsolariarentzako.
irailak 11, asteazkena