Ostiralero legez, ez diogu inolako hutsik egin bertsolaritza tartea eskaintzeari Ostiraltxo saioan. Tarteka, gustuko izaten dugu bertsolariak gure uhinetara batzea ere eta Jon Martin Oiartzungo bertsolariari egokitu zaio urteko bigarren saioko txanda. Bere orain arte ibilbidearen nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu hasteko eta behin, baina ez diogu ukorik egin txapelketen inguruan galdetzeari ere.
irailak 9, astelehena