Ikus-entzunezko edukitan ondo murgilduta ibiltzen da Ane Murua kolaboratzailea, eta larunbat honetan ez digu gutxiago ekarri. Anjel Alkain pertsonaia oso ezaguna dugu guztiok Euskal Herrian, ETB-n egindako lan izugarriaz ondo gogoratzen baitugu guztiok. Bere ibilbidearen inguruko errepasoa egin nahi izan digu gaurko honetan Muruak ‘Nahikoa da’ saioan.
uztailak 3, osteguna
Anjel Alkain izan du hizpide oraingoan Ane Muruak
Herria
Irratia
Nahibezala Bideoak

Komunikazioaren alorrean euskaraz ekoitzitako proiektu ezberdinak biltzen dituen taldea da ATI Komunikazio Taldea, 2016. urtean sortua. Bere proiektu nagusiena Ataun Irratia da, urteko 365 egunetan 24 orduz uhinetan dantzan dabilen euskarazko irratia. Sare-sozialen bidez eta www.ataunirratia.eus atariaren bitartez Ataungo herriarekin zerikusia duten zenbait berri ezagutzera ematea, irratiaren saio guztiak eskuragarri jartzea eta proiektu berrietan murgiltzea ditu egunerokotasuneko beste zeregin batzuk.
- Helbidea: Bikario Etxea, San Gregorio Auzoa, 3, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- Whatsapp: +34 644059406
- Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus
ATI Komunikazio Elkartea © 2025