Motorren eta industria-makineriaren olio erabilia gero eta gehiago jasotzen eta baloratzen da Hego Euskal Herrian. 2024an, 24.351 tona hondakin mota hau bildu ziren guztira, 5.279 establezimendutan, eta 322 udalerritan banatuta. Kopuru horrek erakusten du kudeaketa-sistema sendo eta koordinatu baten beharra, are gehiago kontuan hartuta hondakin hori lurralde osoan zehar modu sakabanatuan sortzen dela.
Mekanika tailerrak funtsezkoak izan dira bilketan
Puntu sortzaileen artean, mekanika tailerrak nabarmendu dira, guztizkoaren %45 baino gehiago osatuz. Beste sektore askotan ere bildu da olioa: industria, nekazaritza, eta bestelako instalazio teknikoetan.
Olio erabilia behar bezala kudeatzea ezinbestekoa da, metal astunak eta substantzia toxikoak dituelako, eta horrek osasunean eta ingurune naturalean ondorio kaltegarriak eragin ditzake tratamendu egokirik ez bada.
Natura-eremu babestuetan eta ur-masen ondoan, zaintza areagotua
Berebiziko garrantzia hartu du kudeaketa honek espazio natural babestuetako eta ur baliabideetatik gertu dauden instalazioetan. 2024an, 123 tona olio erabilia bildu zen 49 instalaziotan, horien artean Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean eta Sotos Gil eta Ramal Hondo naturguneetan.
Halaber, 900 tona baino gehiago jaso ziren ibai, laku eta urtegi inguruetako 144 gunetan, ekosistema urtarrak babesteko estrategiaren barruan.
Hondakinetatik baliabideetara: ekonomia zirkularra martxan
Jasotako olioa aurretratamendu fasea igarotzen du lehenik, ur eta sedimentuak kendu ondoren balorizatzeko moduko material bihurtzeko. Prozesu horren bidez, 11.828 tona garbi lortu ziren.
Balorizazio horretan, %50 baino gehiago regenerazio-prozesuetara bideratu zen. Horren bidez, olio berriak sortzeko erabil daitezkeen oinarri lubrikatzaileak eskuratzen dira. Hiru litro olio erabilitatik, bi litro lubrikatzaile berri lor daitezke. Aurten, Hego Euskal Herrian regeneratutako olioarekin 3.692 tona lubrikatzaile berri ekoitzi dira; adibide gisa, 912.000 ibilgailuren karterrak betetzeko adina.
Beste alde batetik, gainerako olio erabilia deskontaminatu eta erregai modura baliatu da. Hala, 5.337 tona fuel BIA ekoitzi dira, industria-labe eta galdaretan erabilgarriak. Honela, petrolioaren findegietatik eratorritako baliabideak ordezkatu dira, 2.358.000 petrolio upel aurreztuz.
Ingurumenari egindako ekarpena, ukigarria
Kudeaketa egoki honek 7.184 tona CO₂ emisio saihestu ditu, alegia, Madril eta New York artean Airbus A350 batean 28 bidaia joan-etorri egitearen parekoa. Horrek erakusten du hondakinen kudeaketaren bidez ere klima-krisiari aurre egiteko aukera dagoela.
Ondorioz, olio erabilien kudeaketa egokia ez da soilik ingurumenaren babeserako tresna bat, baliabide berrien iturri ere bada. Sigaus sistemaren bidez egindako lan koordinatuak erakusten du ekonomia zirkularraren bidez etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko bidean urrats eraginkorrak ematen ari garela.