Pertsona bat hil da astearte honetan, Gasteizko geltokiaren inguruetan tren batek harrapatu ostean. Adifek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako azalpenen arabera, ezbeharra «baimendu gabeko pasabide» batean gertatu da.
Harrapaketa 14:30 aldera izan da, eta ondorioz tren-zirkulazioa eten egin behar izan dute. Iturriek jakinarazi dutenez, gertakaria gertatu eta ordubetera ere trafikoa etenda jarraitzen zuen.
Une honetan ez dira zabaldu ezbeharraren inguruabarrak, eta ez da zehaztu nola gertatu den istripua. Agintariek informazio gehiago izan ahala emango dituztela adierazi dute.



