Donostiako 23 urteko gaztea —Ertzaintzak Eguberritik bilatzen ari zena— aurkitu egin dute, eta «bizirik eta egoera onean dago», Vost.Euskadi larrialdietako boluntario digitalek X sare sozialean zabaldu duten informazioaren arabera.
🔕 PERSONA LOCALIZADA
Amaia la joven desaparecida el día 24 de diciembre en #Donostia, ha sido localizada con vida y se encuentra en buen estado.
Ahora es momento de borrar su cartel para evitar la revictimización.
Eskerrik asko ☺️ pic.twitter.com/rZCCNb4mvZ
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) December 28, 2025
Eguberri egunetik desagertuta
Ertzaintzak gaztearen desagerpenaren inguruko ikerketa martxan zuen, Eguberri egunetik etxera itzuli ez zelako. Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, familiak abenduaren 25eko goizean sumatu zuen falta, eta bilaketa saiakeren ondoren, hurrengo egunean salaketa jarri zuen Gipuzkoako hiriburuko Poliziaren egoitzan.
Ikerketa abiatu bitartean, Vost.Euskadik sare sozialetan alerta publikoa zabaldu zuen, desagertutakoaren argazkia eta datu nagusiak partekatuta. Gaztea Amaia izenez identifikatu zuten mezu horietan.
Argibide gehiagoren zain
Une honetan ez da xehetasun gehiago zabaldu desagerpenaren inguruko testuinguruari buruz, baina bilaketaren amaierak lasaitasuna ekarri die senideei eta kezkatuta egon diren herritarrei.



