Gurean izan dugu igandero moduan Maitane Ormazabal coach urretxuarra, eta gaurko honetan, bere gordintasunean landu nahi izan du NOK-ak gizartean duen eragina. Gure bizitzako faktore ezberdinetan eragiten duen kasuan «profesionaletara jo, eta terapia bidez tratatu behar diren sintomak dira» adituaren hitzetan, «ez da etxean gure kabuz ekidin dezagun zerbait».