Duela urte bat ekin zion Maitane Ormazabal Urretxuko osasun integraleko ‘Coach’ eta ‘Terapeutak’ bere ibilbideari gure saioan eta igande honetako bere kolaborazioa berezi egin ahal izateko, hamaika arrazoi dituela baieztatu digu. Ospakizunak alde batera utzi behar ez direla erakutsi digu Ormazabalek eta gainera, horrelakoetan zerbait berezia egin behar dela ere esan digu beste aldera begiratu ordez.
Bere tartea En Tol Sarmiento talde arabarraren ‘Aukera Berriak’ izeneko kantuarekin zabaltzen du eta honen letraren analisia egin nahi izan digu, gure bizitzara ezin hobeto egokitzen den lana baita. Ataun Irratiko lantaldearentzat plazerra da Maitane Ormazabalen aholkuak bertatik-bertara jasotzea eta beste urtebete eta gehiagorako apostua egiten jarraituko dugun inolako zalantzarik ez dugu.