Ikasturte berriarekin batera kolaboratzaile berria izango dugu ‘Ostiraltxo’ saioan ere, elikadura eta nutrizioa gertu gertutik jarraitzeko asmoak mahai gainean jarri baititugu oraingoan. Eneritz Mujika dietista izango dugu bide-lagun, elikaduraren inguruko gai ezberdinen inguruan luze eta zabal hitz egin ahal izateko. Ostiral honetan izan dugu lehendabizikoz.
irailak 12, osteguna