Goi mailako pilotan jarraituko du Jon Ander Albisu pilotariak gutxienez datozen bi urteetan ere Baiko enpresarekin kontratua luzatu ostean. Atzo iluntzean enpresak prentsa-ohar batean eman zituen luzapenaren inguruko xehetasunak eta beraz, 2025eko apirilean amaituko zaio luzaturiko kontratu hau San Gregorioko atzelariari. Maiatzean beteko ditu 33 urte, eta gauzak horrela kirol ibilbidea 35 urtera arte luzatzeko aukera izango du, horietatik 15 profesional modura.
irailak 12, osteguna