Ostiral gauean Errioxako Santo Domingo de la Calzadako frontoian jokatu zuten Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisuk, Victor Esteban eta Beñat Rezustaren aurkako partida. Lehia gogorraren ondoren 22 eta 17 irabazi zuen Albisuk Peñarekin batera. Igande arratsalde honetan berriz Iraitz Zubizarreta eta Morgaetxebarria ariko dira Alberdi eta Salaverriren aurka Errioxako Fuenmayor herrian. Datorren asteko partidei dagokienean berriz, Laso eta Albisuk Urrutikoetxea eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute Bermeoko txapelketako finalerdietan.
urtarrilak 19, igandea
Peña eta Albisu garaile Santo Domingo de la Calzadako pilotalekuan
Irratia
Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektu nagusietako bat da. Eguneko 24 orduetan zehar euskarazko zenbait eduki eskaintzen ditu Ataungo herriari zen Euskal Herri osoari begira, irratiaren uhinen, zein ataunirratia.eus atariaren bitartez.
ATI Komunikazio Elkartea © 2025