Close Menu
    Azken saioak

    A30a bultzatuz: ezohiko programazioarekin eta azken orduko berririk gabe

    2023 Aza. 28, 22:06

    Ataundarren oihua A30eko greba feminista orokorraren aurrean

    2023 Aza. 28, 21:49

    Bide Ertzean (2023/11/25)

    2023 Aza. 25, 18:04

    Balbemendi, misteriozko euskal telesailaz aritu gara hilabeteroko tertulian

    2023 Aza. 25, 18:02

    Ataungo laukote bat saritu dute Arnasetik bideo-sormen lehiaketan

    2023 Aza. 22, 21:06
    Facebook X (Twitter) Instagram YouTube WhatsApp Telegram
    abenduak 1, ostirala
    Facebook X (Twitter) Instagram YouTube WhatsApp Telegram
    Ataun IrratiaAtaun Irratia
    • Herria
    Ataun IrratiaAtaun Irratia
    Hasiera » «Ataun hobe bat egiten saiatu gara, eta horretan jarraitzea da gure asmoa»
    Bide Ertzean

    «Ataun hobe bat egiten saiatu gara, eta horretan jarraitzea da gure asmoa»

    iaizpuruaiaizpurua2023 Mai. 22, 16:02
    Partekatu Facebook Twitter WhatsApp Posta Elektronikoa Telegram
    https://ataunirratia.eus/wp-content/uploads/2023/05/Bide_Ertzean_20230522_Martin_Aramendi_EH_Bilduren_Ataungo_alkategaia_gonbidatu_dugu.mp3

    Martin Aramendi Arana (EH Bildu) egungo Ataungo alkatea gonbidatu nahi izan dugu astelehen honetako saiora, azken lau urteetako balorazio bat egin eta datorren legegintzaldirako begirada bat egiteko. Izan ere, 2019-2023 legealdirako 563 boto jaso zituen EH Bilduk eta berak gidatutako taldea izan da udalaren jabe. 408 boto jaso zituen berriz EAJ-k eta PSE-EEk 10.

    Elkarrizketarekin abiatu ahal izateko, azken urte hauetako balorazio bat eskatu nahi izan diogu egungo alkateari. Eguneroko jardunean hamaika kontu izan dituztela kontatu digu, gainera «tartean pandemia bat tokatu zaigu, eta ez da urte erraza izan» azpimarratu du. «Aurrez prestaturiko programa alde batera utzi behar izan dugu» dio, baina balorazioa positiboki itxi dutela zehaztu du egindako lan guztiaren ondoren.

    Duela lau urte herriari zerbait eskaintzeko beharra sentitzen zuen Aramendik, eta erakutsitakoarekin asebeteta geratu den galdetu nahi izan diogu. «Nik uste gure onena eman dugula eta saiatu garela Ataun hobe bat egiten» dio EH Bilduko alkateak, baina aurrera begirakoaren inguruan ere galdetu diogu eta bere hitzetan «orain artekoari jarraipena ematea» da asmoa. Aste honetan banatuko dute herri-programa, bertan sei puntu inguru aurkeztuko dituzte eta «horiek gauzatzen saiatu» nahi dute.

    Programa horretan bildutako proiektu bakoitzari erreparatu nahi izan diegu elkarrizketa honetan, bakoitzaren inguruko xehetasunak luze eta zabal entzunaz Aramendiren ahotik. Amaitu baino lehen berriz, legegintzaldi honetan bere alboan izan dituen taldekideei eskerrak helarazi nahi izan dizkie egindako ekarpen guztiagatik, «datorren legealdian ez dira zinegotzi izango, penaz, baina lan handia egin dute» azpimarratu du.

    Erlazionatutako argitalpenak

    Herria

    A30a bultzatuz: ezohiko programazioarekin eta azken orduko berririk gabe

    2023 Aza. 28, 22:06
    Herria

    Ataundarren oihua A30eko greba feminista orokorraren aurrean

    2023 Aza. 28, 21:49
    Bide Ertzean

    Bide Ertzean (2023/11/25)

    2023 Aza. 25, 18:04
    PUBLIZITATEA
    Ataun Irratia - Nahibezala web ad 300x300
    Irratian orain zuzenean
    • Revolutinary Grooves
      00:00 - 01:00
    Azken argitalpenak

    A30a bultzatuz: ezohiko programazioarekin eta azken orduko berririk gabe

    2023 Aza. 28, 22:06

    Ataundarren oihua A30eko greba feminista orokorraren aurrean

    2023 Aza. 28, 21:49

    Bide Ertzean (2023/11/25)

    2023 Aza. 25, 18:04

    Balbemendi, misteriozko euskal telesailaz aritu gara hilabeteroko tertulian

    2023 Aza. 25, 18:02

    Ataungo laukote bat saritu dute Arnasetik bideo-sormen lehiaketan

    2023 Aza. 22, 21:06

    Abenduaren 23an izango da Aralarko Ibilaldi Magikoa

    2023 Aza. 18, 17:13
    PUBLIZITATEA
    Ataun Irratia - Formula Ane Murua web ad 300x600
    Proiektua
    Proiektua

    Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektuetako bat da. Ataun zein Euskal Herri osora begirako edukiak eskaintzen ditu eguneko 24 orduetan zehar.Ataun Irratia, 2013. urtean sortu zen ATI Komunikazio Elkartearen proiektuetako bat da. Ataun zein Euskal Herri osora begirako edukiak eskaintzen ditu eguneko 24 orduetan zehar.

    Posta elektronikoa: info@ataunirratia.eus

    Facebook X (Twitter) Instagram YouTube WhatsApp Telegram
    Irratiko argitalpenak

    A30a bultzatuz: ezohiko programazioarekin eta azken orduko berririk gabe

    2023 Aza. 28, 22:06

    Ataundarren oihua A30eko greba feminista orokorraren aurrean

    2023 Aza. 28, 21:49

    Bide Ertzean (2023/11/25)

    2023 Aza. 25, 18:04
    Azken challenge-ak

    ATI Komunikazio Elkartea © 2023

    Idatzi bilatu nahi duzuna eta sakatu Enter botoia. Sakatu Esc bilaketa ezeztatzeko.