Ataungo udalak San Gregorioko Urbideko zabo-gunearen zikinkeriaren berri eman du sare-sozialen bitartez. Udalak arduraz jokatzeko, eta «zaborra behar denean, behar den bezala eta behar den lekura» ateratzeko eskaera bideratu du. Izan ere, herriko gune ezberdinak topatu ditugu halako egoeran eta behin baino gehiagotan eskatu du udalak traste zaharrak ateratzeko egunak zeintzuk diren.
Zikinkeriaz beteta dago San Gregorioko Urbideko zaborgunea. Mesedez, jokatu arduraz eta zaborra behar denean, behar den bezala eta behar den lekura atera. pic.twitter.com/SgqfuWJeNt
— Ataungo Udala (@Ataungo_Udala) May 22, 2023