Igande honetako hauteskundeen emaitzak jasota, 7 zinegotzi lortu ditu Ataungo EH Bildu alderdiak herritarren 602 boto jaso ostean. EAJ-k pasaden legegintzaldian bezala bigarren indarra izaten jarraituko du, nahiz eta nabarmen egin behera botoetan, 214 jaso bai ditu eta beraz bi zinegotzirentzako lekua izango du Ataungo udalean. Sozialistek berriz 11 boto eskuratu dituzte 2019ko hauteskundeetan baino 3 gutxiago.
Gauzak horrela, honela geratuko litzateke 2023-2017 legealdirako Ataungo udaleko eserlekuen zerrenda:
- Martin Aramendi (EH Bildu)
- Maider Irastorza (EH Bildu)
- Mikel Dorronsoro (EH Bildu)
- Ion Fontenla (EH Bildu)
- Egoitz Goikoetxea (EH Bildu)
- Pili Imaz (EH Bildu)
- Aitzol Barandiaran (EH Bildu)
- Kontxi Sukia (EAJ)
- Alberto Arellano (EAJ)