1.236 herritarrek zuten Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan beraien boza aurkezteko eskubidea pasaden maiatzaren 28an. Zenbaketa osoa burututa ordea 864 boto jaso dira guztira, eta beraz, 372 herritarrek ez dute botorik eman. Datuak bilduta %30,88ko abstentzioa izan du Ataunek, 18 boto berriz zuriak izan dira eta 19 baliogabetzat eman dituzte. Martin Aramendi alkateak bere eskerrik onenak eman nahi izan dizkie herritarrei eta baita 2019-2023 legealdian berarekin batera, taldean, lanean aritu diren guztiei.
Eskerrik asko, Ataun, emandako babesagatik. Lanean segitzeko indar bilakatuko dugu atzo erakutsitako konfiantza. Eta eskerrik asko lau urteotan taldekide izan zareten guztioi, zuek egindako lanaren emaitza izan da-eta atzokoa. 😘😘 pic.twitter.com/8tfgv3nGx8
— Martin Aramendi (@naparrene) May 29, 2023