CCOO, LAB ESK eta UGT sindikatuek Correosen kontratazio politika salatu zuten atzo, posta banaketa zerbitzuari zuzenean eta kalterako eragiten baitio. Lazkaoko bulegoaren kasuan «kontrataziorik eza» salatzeaz gain, denbora aurrera doala salatu dute, banatzaile baten erretirorik ordezkatu ez dutela adierazi bai dute.
Ataungo banaketa eta bertako gestioak Lazkaoko bulegotik kudeatzen dituzte, eta beraz, «are larriagoa» dagoela bertan adierazi dute. «Ataunen, absentziak betetzen ez direnez, herria banaketa-langilerik gabe dago, eta beraz, korrespondentzia banatu gabe» geratzen dela azpimarratu dute sindikatu salatzaileek.
Hedadura zabaleko bi herrietan «langileria falta» dagoela salatzen dute, «bi postari ez dira nahikoa behar adinako zerbitzua eskaintzeko» diote sindikatuek. «Posta-legeak eskatzen duen bezala», ezinezkoa zaie auzo guztietan banaketa egunero egitea eta Correosek «Posta Zerbitzu Unibertsala» betetzen ez duela aitortu dute.