Posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira Euskal Autonomia Erkidegoan, 2020ko datuekin alderatuta. Azpimarratzeko datua da orduko hauteskunde horiek pandemia garaian egin zirela, ezohiko baldintzak izan ziren ordukoan, eta baliteke batzuk eta besteak alderatu ostean emaitza bitxiak ematea. Prentsa ohar batean zehaztutako informazioaren arabera guztira 57.726 pertsonak eskatu dute apirilaren 21eko EAEko Hauteskundeetarako posta bidezko botoa.
Pandemia aurreko botoak alderatu ezkero, posta bidezko botoen kopuruak % 10,6 egin du gora, 52.188 pertsonek bai bai zuten orduan botoa posta bidez. 2012an 45.300 boto bideratu ziren posta bidez, eta 2009an berriz 43.100 boto. Ostegunetik ostiraleko gauerdian amaitu da posta bidezko botoa eskatzeko epea, orain, hilaren 18ra arteko epea dago botoa Correoseko edozein bulegotara eraman ahal izateko.