Lehia gogorraren ondoren Finisher taldeko Dylan Westley txirrindularia izan da 2023 honetako San Martin probaren garaile. Txirrindulariek giro bikaina izan dute LVIII. edizioko ibilbidea egin ahal izateko, azken egunetako euriteen ondorioz zerura begira bai ziren antolakuntzako kideak baina gaurko egunean, ez da halakorik izan. Normaltasun osoz burutzeko aukera izan duten lehian Altzo, Urkillaga eta Olaberriako mendateak igo behar izan dituzte.
Irabazleak poztasun osoz iragarri du sare-sozialetan bere garaipena Ataun Irratiaren txio bati tiraka:
Happy to get the victory today in Ataun. Huge thanks to all the team for their confidence and support as always. Working hard for the next races @EqFinisher @RaynerFnd https://t.co/DCZwrCCRiL
— dylan westley (@dylan10100) May 21, 2023
09:30ean abiatu dira txirrindulariak San Martin auzotik eta Altzokoa izan da igo behar izan duten lehendabiziko mendatea. 10:00ak bueltan iritsi dira eta lehena Xabier Cerro (Baque Team), Xabier Aransolo (Eulen-Nuuk) eta Galder Bengoechea (Baque Team) izan dira. Beste 11 txirrindularirekin osatu duten taldeak minutu inguruko tartea lortu du tropelarekiko eta Ordiziako San Joan auzorako bidea hartu dute. Bigarren igoera bat egin dute ondoren Altzoko mendatera eta beste behin, Cerro, Aransolo eta Bengoechea izan dira iristen lehenak, oraingoan ordea 2 minutu eta erdiko tartea lortuz pelotoiarekiko.
Altzotik behera, Ataun alderako bidea hartu dute txirrindulariek eta Kasetatik gora Urkillagako mendateari egin behar izan diote aurre. 11:30ak bueltan iritsi dira lehen txirrindulariak Urkillagara, Xabier Aransolo (Eulen-Nuuk), Unai Zubeldia (Laboral Kutxa) eta Mikel Urkiola (Caja Rural-alea) izan dira lehen hirurak.
San Martin auzora jaitsi eta Lazkaotik barrena Olaberriarako bidean jarri dira. Nagusi izan da nekea dagoeneko txirrindularien artean, Altzoko mendatea bi aldiz igo eta Urkillagatik ere buelta bat eman badute ere, ezin ziren indar guztiak oraindik gastatu. Xabier Aransolo (Eulen-Nuuk) izan da Olaberriara iristen lehena, Xabier Cerro (Baque Team) berriz bigarren eta Unai Zubeldia (Laboral Kutxa) berriz hirugarren. Industrialdera jaitsi eta herrigunerako bueltan berriz Xabier Aransolo (Eulen-Nuuk), Unai Zubeldia (Laboral Kutxa) eta Iñaki Navarro (Caja Rusal-alea) izan dira lehen hirurak.
Olaberriatik bueltan berriz Ataunera itzuli dira eta Kasetarako bidea hartu dute txirrindulariek. Ergoienara iristen lehenak Eneko Arrospide (Baque Team), Unai Zubeldia (Laboral Kutxa) bigarren eta Mikel Urkiola (Caja Rusal-alea) hirugarren. Urkillagako mendatea igo dute berriro eta ondoren San Martin auzora jaitsi dira bertatik jada helmugaratu ahal izateko.
Dylan Westley (Finisher) izan da aipatu moduan edizio honetako irabazlea, bigarren postua berriz Laboral Kutxa taldeko Ailetz Lasarentzat izan da eta hirugarren postua Caja-Rural taldeko Unai Zubeldiarentzat. Mendiko sariari dagokionean Xabier Cerrok (Baque Team) lortu du, tarteko helmuga Eneko Arrospidek (Baque Team) eta Laboral Kutxak talde irabazlea izatea lortu du. Euskaldun Torneoko liderrari dagokionean Julen Arriola-bengoak lortu du postu hori, Cara Rural-aleako txirrindulariak.