Kadete mailako 200 txirrindulari izango dira igande honetan Ataunen, San Martin probaren LVIII. edizioaren baitan. Agauntza Kirol Elkarteak antolatu du elite eta 23 urte azpikoen mailetan jokatuko den Euskaldun Txapelketaren baitako proba urtero legez, eta beste behin ere «lehia estua» izango dela aurreratu dute antolakuntzatik. 9:30ean abiatuko dira txirrindulariak ohi modura San Martin auzoko plazatik, 117 kilometroko ibilbidea burututa, 12:30ak baino lehen helmugaratzea aurreikusten dute lehen txirrindularia.
