Urtero legez txirrindulari ugarik hartuko dute Ataungo herria asteburu honetan, LIX. Ataun San Martin proba ospatuko bai da igande honetan. Ohi modura 200 parte-hartzaile izateko aukera zabaldu da baina oraingoan 139 izango dira lehian ariko diren txirrindulariak Agauntza Kirol Elkarteak jakitera emandako informazioaren arabera. Aurtengoan 133 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute San Martingo plazatik abiatu eta amaitu delarik eta 09:15ean abiatuko dira.

Txirrindulariak errepidean lehian 20240518