Urtea hastearekin bat jarri genuen abian ‘Bide Ertzean’ saioko mahai-ingurua baina jada, iritsi zaigu elkar agurtzeko ordua. Umorea ez da faltan izan, Ane Muruak zein Barbie izango ginatekeen argitu baitigu, Ioar Aizpuruak kantuen erreferentziak topatu dizkigu bigarrenez eta Leire Perlinesek burua lanean jarri digu asmakizun batzuekin. Etxeko lan guztiak eginda, udako oporraldiari atea zabaltzea tokatzen zaigu eta irailean bueltan izango gara beste hamaika konturekin.
Oporretan gaude arbela 20230717