Ohiko legez haurren udalekuak ari dira izaten uztailean zehar Ataunen, eta udalak zehaztutakoaren arabera 135 dira aurtengoan parte hartzen ari direnak. Hamaika ekintza eta jarduera burutzen dituzte egunero adin-tarte ezberdinetako umeek, horien artean, asteazken honetan Biziola sarea bisitatzeko aukera izan dute. Kooperatibak sare-sozialetan aipatu moduan «bertako produktuak kontsumitzeak duen garrantzia» azaltzen saiatu ziren, «elikadura burujabetzara bidean».
Atzo Ataungo Udalekuetako haur talde baten bisita izan genuen. Eskualdeko produktu ekologikoak eskuan, elikadura burujabetzara bidean bertako produktuak kontsumitzeak duen garrantzia azaltzen saiatu ginen.
Hauena da etorkizuna! 🌱 pic.twitter.com/Usklcl9ACf— Biziola (@BiziolaSarea) July 20, 2023