Abuztuaren 31n hasiko dira 2023ko San Gregorioko festak eta beraz, musika ez da faltan izango. Kontzertu ezberdinak antolatu ditu ohi modua Festa Batzordeak ostegunetik larunbatera bitarte.
Irailak 1 ostirala, Pakillo el Kanutero y los Antxoillas musika taldeak girotuko ditu festak 23:00tatik aurrera Artadiren eskutik. 24:00etan berriz, Iratzar erromeriaren txanda izango da. Euskal folkloretik hasi eta pop, rock, ska, funk, dance, rantxerak… denetariko kantak eskaintzen ditu talde gipuzkoarrak, Euskal Herri osoan zehar.
Irailak 2 larunbata, Herdoil taldea izango da oholtza gainean 00:30etatik aurrera. 2014an sortutako punk taldea da, hasiera batean Iruñerria eta Euskal Herriko taldeen bertsioak jotzen zituzten, baina egun, eskaintza hori zabaldu egin dute.
Ondoren, Mugi Panderoa erromeriaren txanda izango da. Eibar eta Elgoibarko parrandazale gazteek osatutako erromeria taldea, konposizio itsaskor eta herrikoien errepertorioarekin izango da. Irailak 3 igandea, Karena taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Irati Jauregi, Irati Gardokik eta Andoni Zabalok osatzen dute taldea, eta gitarra, baxu eta saxofoiarekin girotuko dute igande iluntzea 20:00etatik aurrera.