1983. urtean zabaldu zen Ataungo Artadi elkartea San Gregorio auzoan. 40. urteurrena ospatzeko, festa giroa jarriko dute urriaren 28an, larunbata, pintxo-pote zein musika kontzertuekin. 19:00etan izango da elkarretaratzea pintxo-potearen aitzakian, eta ondore Beasaingo Sheldon’s taldeak eskainiko du kontzertua 20:30ean. Gaua girotzeaz, berriz B DJ ataundarraren arduratuko da.
