Larunbat honetan banatu dira Ataungo XIX. Argazki Rallyko sariak Herri Antzokian. Jose Miguel Romero ordiziarrak lortu du lehen postuak 106 punturekin, beste horrenbeste eskuratu ditu Jose Luis Rodriguez bigarren sailkatuak. Joan zen urriaren 1ean jokatu zen rallya, eta orduan ateratako argazkien emaitza eta saria jasota pozik agertu da Romero oholtzaren gainean. 45 argazkilari izan dira guztira lehian aurtengo edizioan, horietatik 10 ataundarrek aurkezturikoak.
irailak 12, osteguna